XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzarrak botoz onartutako AUKERA hauei, estudianteen ordezkarien eskeari erantzunez, abuztuak 19 ostegun arratsaldez, kapituluak onartu zituen hiru prinzipio erasten dizkiegu:
51.- Gazteek, Eukaristian inspiratutako Ebanjelio komunidadeak osatu nahiez, esperientzi eran benazko bizi molde berrien bila egiten dituzten ahaleginak, Lagundian benetan hartu ditezela biziro nahi du kapituluak.

Bizi Arauaren espiritua zintzo jarraiturik, meza ospatzearen, otoitzaren eta konpromisoaren konkretatzea (ritmoa, erak eta denbora), komunidade bakoitzaren erresponsabilidade pean gelditzen da.

52.- Giza ta fede heldutasunean eboluzio prinzipioak duen esannahi sakona ezagutzen du batzarrak.

Aldien seinaleak aditzen dituzten formatzaileak eta helburua zuzentzean batasunaren zuntoi izan daitezkeanak, gazteei eman dezaizkiela eskatzen die batzarrak probintzietako kontsejuei.

Honela, gazteak, gaur eta biharko Eliza serbi dezaketen giza heldutasunera iritsiko dira.

53.- Lagundiko gazteen artean hartueman sakon baten beharra sentitzen du kapituluak.